Jatetxea bale handi baten eskeletoaren gainean dago eraikita, Hondarribiako arrantzaleen auzoan. Baliteke balearen sendotasuna izatea itsasoagatik dugun pasioa eta gure jatorrienganako errespetua bizirik mantentzen duena. 1965. urtetik, gehien gustatzen zaiguna egiten jarraitzen dugu: emozioak sukaldatzea.
Haizea alde dagoen egun eguzkitsuetarako, gure terraza gomendatzen dizuegu. Bene-benetako esperientzia da gure kubiertan esertzea eta bela nagusiaren itzalean eguzkitik babestea. Udako egunetan itsas brisa atsegina senti daiteke itsasertzean barrena, gure mahaietaraino helduz.
Zurezko habe sendoz inguratuta, gure jantokia xehetasunez betetako gune ireki bat bezala aurkezten da, arrantzaleen etxe baten funtsa islatzen duena. Toki ezin hobea da aukera bereziez edo familia-bilera handiez gozatzeko. Gure tratu hurbilak eta zerbitzuaren berotasunak zure gauaz momentu paregabe bat egingo dute.
Gure haztegia jatetxeko gune berezienetako bat da; sarreran kokatuta dagoenez, gure bezeroek jenero biziez goza dezaten ahalbidetzen du. Produktuarenganako errespetua serioski hartzen dugu eta xehetasun horiek dira plater paregabeak sortzen laguntzen gaituztenak, hala nola gure zortziko-a.